Azaroak 23, odol-emate berezia

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia 2019ko aza. 21a, 11:12

Itxas Argia Dantza Taldeak sustatutako odol-emate berezia.

ltxas Argia Dantza Taldeko kideok, odol-ematearen garrantziaz oharturik eta Getxoko Bihotz Handi elkarteak bultzatuta, dantza plaza berezia antolatu dugu azaroaren 23an, larunbatean, 12:00etatik aurrera Algortako Telletxe plazan getxoztarron artean kontzientzia sortzeko. Goiz osoan zehar odola emateko aukera edukiko duzue horretarako prestatutako autobusean. Anima zaitezte!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun