XXXVIII. Andra Mariko Krosa

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia 2019ko abe. 17a, 11:55

Itxas Argiak urtero antolatzen du lasterketa herrikoi hau eta, aurten, abenduaren 29an ospatuko da. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko!

Urtero bezala, abenduko azken igandean Andra Mariko Krosak antolatuko du Getxoko Itxas Argia Elkarteak. Bi lasterketa egongo dira: umeena eta nagusiena. Hasiera eta helmuga Andra Mariko Polikiroldegian egongo dira.
  • 10:30 | Umeen lasterketa (2006ean jaiotakoak eta geroagokoak). 2.500m.
  • 11:00 | Nagusien lasterketa. Maila guztiak batera. 8.800m.

        * Sariak mailaka emango ditugu.

Izen-ematea:

Araudia eta informazio gehiago: https://itxas-argia.com/eu/blog/2019/12/03/izen-ematea-xxxviii-andra-mariko-krosa/.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun