Badatoz Itxas Argiaren inauteriak!

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia 2020ko ots. 13a, 19:39

Urtero bezala, Itxas Argia Dantza Taldeko lagunok inauteriak antolatuko ditugu Getxon. Aurten, otsailaren 23an ospatuko ditugu.

Itxas Argia Dantza Taldeko lagunok inauteriak ospatuko ditugu otsailaren 23an. Horretarako, programa berezia prestatu dugu, batez ere, umeei zuzendua. Hauxe da aurtengo inauterietarako proposatzen dizuegun plana; jantzi mozorroa eta gurekin ospatu!

OTSAILAK 23

  • 11:30 | Kalejira Malakaten hasita.
  • 13:30 | Umeentzako jolasak Malakaten.
  • 18:30 | Txokolatada eta jai giroa Itxas Argian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun