Umeen Dantzaldia 2022

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia 2022ko mai. 2a, 12:44

Bi urteren ostean, Getxoko Andra Mariko kaleak berriro ere dantzaz zipriztinduko dira!

Urtero bezala, Umeen Dantzaldia ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 7an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako).

Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira, eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun