Sozialisten hautagai bezala ez dela gehiago aurkeztuko adierazi du Gotzone Morak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 25a, 21:17

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta hainbat plataforma konstituzionaletako kide ere den Gotzone Mora Getxoko PSE-EEko zinegotziak, hauteskundeetan, "PSOEren siglapean ez" dela gehiago aurkeztuko jakinarazi du Cope irratian egindako adierazpenen bidez. Hainbat hedabidek jaso dituzten hitzen arabera, beste alderdi baten zerrendetan aurkeztea ez du baztertzen, oraindik ere, Uribe Kostako udalerrian sozialisten ordezkarietako bat denak. Moraren hitzak aipatuz, "beraien partez ezertxo ere espero ez izateko adierazi didate nire alderdikideak direnek".

PSOEren izenean inolako kargu politikora, "ez zinegotzi ezta bestelakorik ere", ez dela aurkeztuko "oso argi" dauka Morak. Alderdiko zuzendaritzak defendatzen dituen ideiak eta berak "bidezkotzat" jotzen dituenak berberak ez izateak "tristura" eragin diola aitortu du, oraindik ere, Getxoko PSE-EEko zinegotzi denak. "Hala ere, Madrilen, larunbatean izandako manifestazioan jasotako elkartasun keinuek zeharo lasaitzen dute ezinegon hori. Alderdikide batzuek ezin dezakete gauza bera esan", adierazi du. Izan ere, Jose Bono Defentsa ministroari (PSOEkoa baita) eraso egiten saiatu zioten Terrorismoaren Biktimen Elkarteak deitutako elkarretaratzean, kritika gogorrak ere jaso zituzten gobernu sozialistaren kideek.

Gaiaren inguruko berriak:

Moraren jarrera gaitzetsi du PSE-EEk (2005 Urt 20)

Irainen atzean PP egon daitekeela uste du Zarraoak (2005 Urt 19)

Tirabiren zergatia pankarta ote? (2005 Urt 19)

Zarraoari irainak atentatua gaitzesteko elkarretaratzean (2005 Urt 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun