Pairatzen dugun hirigintza eredu kapitalistak lur emankorrak suntsitzen ditu etengabe.
Espekulazio urbanistikoari aurre egin eta lur emankorrak mantentzeko, Otxandategi dorretxearen inguruko lurrak berreskuratu, landu eta zaintzen dituen proiektua da Otxantegi Herri Lurra.
Gaur egun, lurrotatik kanporatzeko arriskuan gaude, Aguirre-Lipperheide lurjabe handiek eta Berangoko Udal espekulatzaileak horrela nahi baitute.
Otxandategi berebiziko garrantzia duen nekazal eremua da, Amenabar konstruktoreari saldu eta etxebizitzak eraikiz betiko izorratu nahi duten. Proiektu urbanistiko hau urte luzez paralizaturik egon da irregulartasunak direla eta auzokide batzuek kasua epaitegietara eraman baitute. Esaterako, "nezakal eremu" izatetik "eremu urbanizatu" izatera pasatu zen "eremu urbanizagarri" kalifikazioa saltatuz. Irregulartasunen artean, Udalak Aguirre-Liperheide familiari egindako fabore tratua ere nabarmena da.
Lur eremuarekin batera, ondare historikoa den Otxandategi dorretxearen egoera penagarria ere aipatzeakoa da. Teilatua guztiz zulatua du eta erortzeko duen arriskua ez da arbuiagarria. Aguirre-Liperheide familiak zuzenki edo zeharka kanporatu ditu dorretxean errentan bizi ziren familiak. Herriko beste baserri askotatik ere kanporatu dituzte errenta zaharrean zeuden biztanleak. Eta gainera, ez dira haien jabetzako diren eraikinak zaintzeaz arduratu, ondare historikoa direnean ere ez. Familia honi bost zaio gure herria, herria arpilatu besterik ez dute egiten.