Horrekin batera, eguna baliatu egiten da haur eta gaztetxoekin hainbat ekimen egiteko ikastetxeetan. Egun horren bueltan, euskara balio positiboekin lotzeko jarduerak antolatzen dira, kantuak, dantzak… Eta, bai, euskarak ere halakoak behar ditu. Bestalde, hainbat euskaltzaleri aitortza egiten zaio garai horretan, tartean, gure herriko Argia Ereiten Sariaren bidez. Hori ere, beharrezkoa, noski.
Halere, niretzat, Euskararen Eguna hizkuntza-eskubideen eguna ere bada. Izan ere, euskara hizkuntza normalizatua ez den heinean, bizi dugun egoera lazgarria hedatzeko ere baliatu behar da. Egun, oraindik, Euskal Herrian ez dago euskaraz bizitzerik. Are gehiago, gure herriaren eremu batzuetan euskaraz bizitzeko eskubidea ere ez digu aitortzen indarrean dagoen legeak, edo berriki ikusi bezala, epaileek erabakitzen dute zein izen jarri gure seme-alabei… Eta horri guztiari aurre egin dion eta, beraz, euskararen garra itzaltzen utzi ez duen komunitate sendoa dagoela erakusteko eguna ere bada abenduaren 3a.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.