api 13 Sopela
Sopelako Korrika batzordeak eskerrak eman dizkie "euskararekiko maitasun eta konpromiso hutsez militantzian ibilitakoei". Apirilaren 7an eskualdea zeharkatu zuen Korrikako kilometroak erosi zituztenei ere esfortzua aintzakotzat hartu dute, eta "Korrikarako dirua biltzeko ahalegina egin eta Korrikan ezinbestekoa den lekukoa eraman eta babesteagatik" eskerrak eman dizkiete sopeloztarrei.