Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna denez, Leioako Udalak eta Andrak elkarteak egitarau anitza antolatu dute. Hala ere, Kultur Leioak jakinarazi duenez, O Sister! taldeak hilaren 13an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, taldekideetako baten osasun arazoak direla eta. Azaroaren 13an izango da, gaineratu dutenez. Sarrera mantendu gura dutenei, kontzertu berriko txartela salgai jartzerakoan trukatuko diete. Bestela, sarreren dirua bueltatuko zaie Kultur Leioako txarteldegian.
Egitaraua:
Martxoaren 15era arte
Berdintasunari buruzko liburu-erakusketa, Kultur Leioako liburutegian.
Martxoak 5, eguena
19:00 Kafe Huts taldearen "Por decir algo" antzezlana, Kultur Leioan. Gonbidapenak: Kafe Huts (Lamiako ikastetxea), Andrak eta Gizarte Zerbitzuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.