Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren Zainduz programan gertuko zaintza eskaintzeko ekintzak, prestazioak eta zerbitzuak sartzen dira. Zaintza hori autonomia pertsonala sustatzeko jardueren bidez, boluntariotzaren bidez eta zaintzaileentzako laguntza psikosozialaren bidez bideratzen da. Isabel Sanchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatuak nabarmendu duenez, programa horri esker, mendetasuna duten adinekoen eta haien senide edo zaintzaileen bizitza kalitatea hobetzeaz gainera, zaintza horiek ingurunerik onenean, ingurune afektibo ezagun eta hurbil batean ematea ahalbidetzen da. Programaren aurtengo aurrekontu osoa 400.000 eurokoa da, iaz baino ia heren bat gehiago. Zainduz ekimena lurralde osora iristen da eta, daborduko, Bizkaiko biztanleen %78,57 hartzen du.Besteak beste, Getxoko Udalagaz eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateagaz sinatu ditu hitzarmenak Aldundiak.