Fedearen Dontrina Kongregazioak adierazi du "gertaerak ez direla frogatuak izan" eta, ondorioz, "akusatuaren izen ona lehengoratzeko" eskatu du. Halaber, ikerketa "oso zehatza" izan dela azpimarratu du Goyarrolak. "Ikastetxeak berak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza-ikuskaritzak, Adingabekoen Fiskaltzak eta EAEko fiskal nagusiak aurrera eramandako ikerketak berresten ditu Egoitza Santuaren erabakiak", gaineratu du Opus Deiren ikastetxeko zuzendariak. Hala ere, "erakunde ofizialakaz elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi" du hezkuntza zentroak.