Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez, atzelariak ziurtatu du jokatu barik hilabeteak eman ondoren "pozik" dagoela zelaira bueltatzeagatik. Halere, zapatukoa "emaitza tamalgarria" izan zela ez zuen ezkutatu, Tenerifekoek zuri-gorriak 2-0 mendean hartu ostean.
Heliodoro Rodriguez Lopez futbol-zelaiko dema kontuan hartuz, Bilbao Athleticek bederatzi partida daroatza irabazi barik. Garaipen bakarra lortu du orain arte eta 16 puntu besterik ez du. Ramalhok uste du garaiz daudela beheko postuetatik ateratzeko: "aurretik asko gelditzen da egoera zuzentzeko", idatzi du.
Bide horretan, Kuko Zigandaren taldea indartu da Gabonetan: Ramalhogaz batera, Ager Aketxe erdilari itzubaltzetarra ere heldu da Lezamara, lehenengo taldetik.