Campusean 2014an hildako langileak "lan-harremana zeukan enpresagaz"

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 27a, 17:14

Osasun zerbitzuek gorpua zaintzen, epailearen zain. © IKASLE EKINTZA

EHUko Leioako campusean 2014ko maiatzean liburutegiko eraikineko teilatutik behera erorita hil zen langileak "lan-harremana" zeukan Lan Ondo Multiservicios enpresagaz, eta "ez zen autonomoa". Enpresak, baina, ez zion kontraturik egin, eta Gizarte Segurantzan ez zuen haren izenik eman. Hala ebatzi du Bilboko Lan Arloko Epaitegiak auziaren ebazpenean, gaur Euskadiko CCOO sindikatuak zabaldu duenez.

Hildakoaren familiaren lege-ordezkari gisa jardun du epaiketan CCOOk. "Pertsonatuta" jarraituko duela jakinarazi du sindikatuak; Lan Ondo Multiservicios enpresako administratzaileentzat kartzela-zigorra eskatuko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun