Lau gizonezko eta emakumezko bat dira, horietatik hiru adin txikikoak, Espainiako Poliziak Iruñeko Udaltzaingoagaz atxilotutakoak. Atxilotuen artean udaltzainen furgoneta bati eraso egin ziotenak daudela dio Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak. Poliziaren egoitzan deklarazioa hartu ostean epailearen aurrera eroango dituzte. Greba egunean ere beste lau adin txikiko atxilotu zituen Poliziak, "desordena publikoak" eragitea egotzita.