Gaur Javi Landetak zuzendutako klubak bere "poza" zabaldu du, Igor Gordobilen lantaldean oinarrizkoa den beste jokalari batek jarraitzea erabaki eta klubeko armarria defendatzen segituko duelako. Leioa Kirol Elkartearen ustez horrek eta teknikoen jarraipenak bermatuko du "proiektu kontinuista" garatzea.