Leioa Animaliekiko Tratu Txar Barik kolektiboaren arabera, "iaz bildutako 10.000 sinadurei kasu egin barik, Leioako San Bartolome auzoko jaietan berriro ere asto probetako bi saio sartu dituzte egitarauan". Azaldu dutenez, protestak ez dituzte San Bartolomen bertan egingo, Leioako bulebarrean baizik, "iaz gertatu ziren istiluak ekiditeko". Jende oro gonbidatu dute parte hartzera: "hau bezalako irudiak berriro ez gertatzeko zure laguntza ezinbestekoa da. Zatoz!!".