Zapatuan, Tolentinoko San Nikolasen egunean amaituko dira jaiak Udondon. Besteak beste, azken egun horretan bertsolariak, ikurriñaren igoera auzoko nagusiakaz, urrezko aizkolarien liga, antzinako auto eta motorren erakusketa eta Luhartz taldearen erromeria izango dira. Paella-lehiaketaren zortzigarren edizioa ere egingo dute egun berean.
Ondiz auzoari dagokionez, gaur, eguena, Andra Mari eguna ospatuko dute; eta barikuan, Andra Maritxu. Jaien errepikapena domeka honetan, irailak 11, egingo dute; besteak beste, Bizkaitar Erako Bakailao Txapelketa, Leioako Musika Bandaren emanaldia, igel-toka zein kuartan sariketak eta erromeria egongo dira.