Gazteluetako irakasle ohia urrian epaituko dute

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 23a, 12:30

Opus Deiko ikastetxeko ikaslea zenari sexu-abusuak egitea leporatzen diote; epaiketa urriaren 4tik 11ra arte izango da, Bizkaiko Lurralde Auzitegian.

Gazteluetako ikaslea zena Getxoko epaitegian salaketa ipini (2015eko ekainean) eta hiru urtera epaituko dute irakasle-ohia; ia sei urte dira (2012ko abenduan) auzia ezagutzera eman zutenetik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun