Leioako EH Bilduko bozeroalea den Aritz Tellituk adierazi duenez, obra horiek egiteko, aurrekontuetan zegoen diru-partida 400.000 eurotik lau milioi eurotara handitu dute. "Tranbiari alternatiba bilatzeko aldekotasuna gero eta onartuagoa dago Leioako udal-taldeen artean. EH Bildutik positiboki baloratzen dugu guk beti defendatu ditugunak egi bilakatzen hastea: Sabino Arana oinezkoentzako egitea eta tranbiaren proiektuari alternatiba bilatu behar izatea", Tellituk azaldu duenez.