Lan-hitzarmen berriak bost urteko iraupena izango du eta beirategiko langile denen soldaten bataz besteko %25eko jaitsiera aurreikusten du. Dirudienez, Mivaricarrek mahai-gainean ipinitako baldintza ukaezinetako bat zen aipatutako hori. Horrez gainera, 270 beharginetatik 234ra murriztu dute lantaldea.
Azken oztopo hori gaindituta, ematen du Vicrila Mivaricarren eskuetara igaroko dela hilabete honen bukaeran edo ekainaren hasieran; Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiak martxoaren 28an ontzat eman zuen Mivaricarren eskaintza.