Azken ondorioak irakurri zituzten atzo Gaztelueta auziko epaiketan. Berria.eus agerkariak zabaldu duenez, Alejandro Toran fiskalak uste du sexu-abusuak izan zirela, baina iruditzen zaio epaiketan ez direla frogatu gazteak salatutako larrienak. Horregatik, hasieran egindako hiru urteko espetxe zigor eskaerari eutsi dio, sexu-eraso jarraituaren delitu batengatik. Ez du larrigarririk gehitu; ez nagusitasuna, ez konfiantza. Uste du sexu-abusu delituaren parte direla beti. Hala ere, ohartarazi du zigor hori erasoak gertatu zirenean indarrean zegoen Espainiako Zigor Kodeak jasotakoa dela; gaur egungoak hogei hilabetekoa ezartzen du. Halakoetan, normalean, epaileek akusatuarentzat "onuragarriena" den zigorra jartzen dute, "gizarteratzea errazteko".