Ekitaldia 19:00etan izango da, Aldapa kaleko anfiteatroan. Hala ere, iragarri dutenez, musika, haurrentzako jolasak eta sorpresa gehiago egongo dira 18:00etatik aurrera.
Domekan, hilaren 12an, aldiz, bizikleta martxa egingo dute udalerrian zehar. Horren bitartez Leioa Berdearen aldeko politikak azalduko ditu koalizio abertzaleak jendaurrean.