Leioak bertoko kulturaren sustapenagaz duen "konpromisoa" azpimarratu du Mari Carmen Urbieta alkateak: "Hogei urteko jardueraren ondoren, ondo baino hobeto dakigu Umore Azoka funtsezko aktiboa dela gure profesionalentzat".
Euskal Herriko hemeretzi konpainietatik hiru Leioakoak izango dira: Leioako Musika Bandak A Day at the Circus, ¡Pasen y vean! kontzertua eskainiko du, Fidias Fundazioak The Last Wimba-Dinkas ikuskizuna aurkeztuko du eta Zirkun Zirko Eskolak Zirkun txiki ikuskizuna antzeztuko du.