Biharko, egueneko, inaugurazio jardunaldia 22 emanaldik osatuko dute. Lehenengo emanaldiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Bulebarrean eta Sabino Arana kalea oinezkoentzako prestatu ondoren sortutako eremu berrian. Ondoren, agertoki orokorrari gainerako lekuak gehituko zaizkio: Aldapa auditorioa, Udondoko Bulebarra, Udaletxeko plaza eta Errekalde plaza. Horrez gainera, Estartetxe, Kultur Leioa eta Sakoneta hartuko dituzten hiru ikuskizun ibiltari ere egongo dira.
Maila artistikoan, azpimarragarria da biharko aurreikusitako ikuskizunetatik zortzi erabateko estreinaldiak direla, eta beste hiru antzezlan lehenengo aldiz eskainiko direla kalean. Gainera, arratsaldeko seietan emanaldiak hasten direnetik, ikuskizunek ez dute atsedenik izango ia gauerdia gainditu arte.
Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen.