Koronabirusa Uribe Kostan

Laket jabekuntza-eskolak hiru ikastaro eskainiko ditu online

Erredakzioa 2020ko api. 16a, 14:16

Koronabirusa dela eta ateak itxita ditu Leioako Laket eskola sortu berriak, baina gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko hiru ikastaro eskainiko ditu internet bidez, interesa duten guztientzat. Izena emateko apirilaren 23a baino lehenago idatzi beharra dago laket@leioa.net helbidera.

Leioko Udalak jakinarazi duenez, ikastaro hauek eskainiko dituzte:

  • Berdintasunezko hizkuntzaren komunikazioa eta erabilera (20 ordu): Hizkuntzaren erabilerak gure pentsamenduen eraikuntzan duen eragina aztertu ondoren, berdintasunezko komunikazioa sustatzeko tresnak eskaintzen dira. Apirilaren 27tik maiatzaren 17ra. Gaztelaniaz.
  • Sexologia, sexuen hizkuntzari aplikatua (15 ordu): Gaur egun ikusten ditugun gizarte-arazoen aurrean (emakumeen aurkako indarkeria, sexu-aniztasunarekiko errespetu-falta, gura gabeko haurdunaldiak, sexu-abusuak...) ikastaro honek hezkuntza-ikuspegi integral baten aldeko apustua egiten du, sexualitatearen alderdi positiboei arreta emanez. Maiatzaren 18tik 31ra. Gaztelaniaz.
  • Genero-indarkeriaz jakin behar duzuna (20 ordu): Jarrera kritiko eta enpatikoa sortzea genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eta adingabeen egungo errealitateaz, eta indarkeriaren iraupenean eta haren ondorioetan eragina duten funtsezko faktoreak ezagutzea. Ekainaren 1etik 21era. Euskaraz edo gaztelaniaz.

Ikastaroak doakoak dira. Hemen ikus daiteke haien gaineko xehetasun gehiago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun