"Beste administrazio batzuetatik artikulatzen ari diren neurri guztien zain", sektoreok babesteko ekimenak abiaraziko dituztela iragarri dute. Aurten ere bonu-kanpaina antolatzea izan daiteke horietako bat, tokiko merkataritza sustatzeko sentsibilizazio-kanpainagaz batera; horiek eta bestelako kanpaina osagarriak (batzuk aurreko urteetan garatutakoak, beste batzuk berriak) martxan ipintzeko aukera aztertzen dabiltza udal-arduradunak.
Gogorarazi dute, bestalde, erosketak etxera eroateko Leioa Bidean zerbitzua indartu egin dela konfinamendua dela eta, kutsatzeko arriskua gutxitu eta aldi berean herriko denden jarduera bultzatzeko.
Enpresei dagokienez, honakoa adierazi du Udalak: "Enpresek badute arreta aktiboko zerbitzu bat (Behargintza Leioa), enpresei, profesional autonomoei eta partikularrei zuzendua. Horren bidez, zalantzak argitzen dira eta azken egunetan administrazioek (Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko gobernua) bultzatzen dituzten laguntzak eta diru-laguntzak ezagut daitezke".