"Egunotan etengabe saiatu ondoren", umeentzako maskara lortu dituela jakinarazi du udalak. Hiruna eman zizkieten 12 urtetik gorakoei, eta beste horrenbeste emango dizkiete herrian erroldatuta dauden umeei. Orduan bezala, doakoa izango da banaketa.
"Leioako Udalak bermatu egiten du bai maskara horiek, bai helduenek, lege- eta osasun-ziurtagiri guztiak betetzen dituztela, herritarrek erabil ditzaten", argitu dute.