Sant Feliu taldearen aurka jokatu behar zuen Leioak hirugarren jardunaldiko partidua, datoren domekan. Kataluniara joan behar zuten horretarako eta, bidaia aprobetxatuz, jokatzeke zuten bigarren jardunaldiko norgehiagoka egun berean jokatzea adostuta zuten CE Mediterrani taldeagaz. Partidu biak bertan behera geratu dira ordea, COVID-19agatik, eta hala, beste aste bi itxaron beharko du Leioa Waterpolok Ohorezko Mailan lehiatzen hasteko, CN Catalunyaren kontra, eta beste ezer gertatzen ez bada, jakina. Azaroaren 14an jokatzekoa da partidu hori.
Pandemiaren eraginez partidu asko geratu dira bertan behera denboraldi hasieran. Hori dela eta, Ohorezko Mailako klubak Espainiako Igeriketa Federazioko Waterpolo Sailagaz bildu ziren atzo, lehiaketak aurrera egingo ote zuen erabakitzeko. Erabateko adostasunik egon ez bazen ere, jarraitzearen aldeko iritzia gailendu zen azkenik.