Ezohiko dirulaguntza-deialdi hau hamar langile baino gutxiago eta bi milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena duten, Leioan dauden eta egungo osasun-krisiaren ondorioz kaltetuak izan diren enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.
Establezimendu onuradun bakoitzari, bere kargura langilerik izan gabe, eta taxi-lizentzia bakoitzari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 900 eurokoa da. Langile bat eta hiru bitarte dutenei 300 euro gehiago emango dizkiete, 4tik 5era bitarte dutenei 600 euro gehiago, eta sei langile edo gehiago dituztenei 900 euro gehiago. Ostalaritza-establezimenduei, esan legez, beste 300 euro gehituko zaizkie.
Eskaerak egiteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, datorren astean ziurrenik, eta hogei egun naturaleko iraupena izango du.
Eskabide guztiak Udaletxean egoitza elektronikoaren bidez izapidetuko dira, eta deialdiaren oinarriak ikusgai daude jada Udalaren webguneko iragarki-taulan. Nobedade modura, eta eskatzaileei izapideak errazteko, aurkeztutako kontu-zenbakiak egiaztatuko dira ofizioz, banku-ziurtagiririk behar izan barik. Horrela, Udalak saihestu egingo du eskatzaileek bankura joan behar izatea izapide horretarako.