Gaur, zapatua, CN Catalunyaren aurka jokatuko dute laugarren jardunaldiari dagokion partidua, 18:00etan, eta bihar berriz, lehenengo jardunaldian bertan behera geratu zena, CN Sabadellen aurkakoa, 11:00etan.
Klubak gogorarazi duenez, kontuan hartu beharra dago Leioak ez duela lehiaketa ofizialeko partidurik jokatu martxotik, eta entrenamenduak ere ezin izani dituela normaltasunez egin azken boladan, pandemiagatik. Hortaz, ikusteko dago zelan moldatuko diren lehiara bueltatzean, goragoko maila batean gainera.