Lehen Mailako Arretako zerbitzuentzat baliabide gehiago eskatzeko, eta murrizketa eta pribatizaziorik ez egitea aldarrikatzeko, elkarretaratzea eta giza-katea egingo dute bariku honetan, urtarrilaren 15ean, 19:00etan, Leioako osasun-zentroaren aurrean.
Gabonen aurretik egin zuten bezala, oporrak pasata, osasungintzako profesionalak berriro ere osasun sistema publikoaren defentsarako ekimenak antolatzen hasi dira. Leioan eta eskualdeko beste herri batzuetan horrelako mobilizazioak egin dituzte 2020 urtean zehar, eskatzeko osasun-sistema publikoan eta lehen-arretako zerbitzuetan inbertsioa handiagoa izatea eta sektore honek bizi dituen murrizketak salatzeko.
Barikuko giza-katea Leioako osasun-zentrotik abiatuko da, Sabino Arano kaletik pasata Udondoko Bulebarrera joateko. Bertan, Luis Bilbao Libano kalea hartu eta Avanzadako Bulbarrean amaituko dute giza-katea.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun