Avanzadako berrantolaketa-lanek leioaztarrengan izango dituzten eraginen inguruko galderak erantzuteko, Imanol Pradales Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuaren agerraldia eskatu du Bizkaiko PPk. Hala, Eduardo Andrade alderdi popularraren bozeramaileak egindako eskaerari erantzuteko komisioa egingo dute bihar, martxoaren 10ean.
Espero dute herritarren galderei erantzuna ematea, hala nola ezabatuko den irteerak auzoetan eragingo dituen kalteak, edo egin dituzten manifestazioak eta aldarrikapenak kontutan hartu dituzten.
Andradek adierazi du lanak hasi zirenetik auzotarren kezka nagusiak izan direla informazio falta eta herriko errepideengan izango duen eragina. "Irteera hori kentzeak herri barruko trafikoa areagotuko du", zehaztu du bozeramaile popularrak.