Lamiakoko jai birtualak barikuan hasiko dira

Ander Zarraga 2021ko mai. 25a, 13:00
Maskaradagaz hasi ohi dira Lamiako auzoko jaiak.

Barikutik domekara ospatuko dituzten Lamiako auzoko jai birtualak egitarau oparoagaz datoz. Ospakizunak etxetik egin arren, antolatzaileek hainbat ekintza prestatu dituzte ederto pasatzeko.

Aurten ere ez dugu udako jairik izango, ez ohikoa den formatuan behintzat. Pandemiaren ondorioz, aurten ere bertan behera geratu dira festak, baina beharrak eragiten du asmamena, eta, horregatik, Lamiako auzoko jaiak birtualak izango dira aurten ere.

Horretarako, egitarau oparoa prestatu dute barikutik domekara etxetik ederto pasatzeko. Egunero txupina botako dute egitarauari hasiera emateko, eta, horrez geroztik, hainbat lehiaketa prestatu dituzte sare sozialen bidez. Ekintza guztiak, Facebook eta Instagram sare sozialetatik partekatuko dituzte, Lamiako Jaiak profilean, edo lamiakojaiak@hotmail.es helbidera bidaliz.

Ohitura da jaiak Maskaradagaz hastea, baina ekintza hori ere bertan behera geratu da aurten. Hala ere, antolatzaileek eta Leioako Udalak ospakizun horren historia eta tradizioa biltzen dituen liburua argitaratu, eta argazki erakusketa antolatu dute.

Hau da prestatu duten egitaraua asteburu honetarako:

  • Barikuan, maiatzak 28
    • 16:30 Txupinazoa eta 2021eko Lamiako jai birtualen hasiera.
    • 17:30 Balkoi lehiaketa.
  • Zapatua, maiatzak 29
    • 10:30 Txupinazoa, jai birtualen jarraipena.
    • 11:30-13:00 Marrazketa lehiaketa.
    • 14:00-15:30 Gastronomia lehiaketa.
    • 19:00-20:30 Mozorro lehiaketa.
  • Domeka, maiatzak 30
    • 11:00 Txupinazoa jai birtualen azken egunean.
    • 11:30-13:30 Argazki lehiaketa.
    • 18:00-19:30 Playback lehiaketa.
    • 20:30 Amaierako traka, eta jai birtualen bukaera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun