Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, Avanzadari dagokionez egindako azken iragarpena dela eta, BI-637 errepidea guztiz estaltzeko plataformak manifestazioa deialdia egin du biharko, domekarako, 12:00etan, Leioako Boulebardetik abiatuta. Sare sozialetan adierazi dutenez, positiboki ikusten dute lubakiak estaltzea, baina uste dute ez dela nahikoa izango, eta Avanzadak eragiten dituen arazoakaz behingoz amaituko duen konponbide bat exijitu gura dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!