Plataformako kideek zehaztu dutenez, Leioako Udaltzaingoak sei pertsona salatu zituen iaz Avanzadako irteera bat ezabatuko zituzten lanak geldiarazteko mobilizazioen deialdietarako informazio-kartelak jartzeagatik eta megafoniatik horien berri emateagatik. "Bizilagunei gure auzoetarako irteera ixteko helburua zuten Avanzadako obren berri emateko asmo bakarra zuten", azaldu dute taldeko kideek sare sozialetan. Ezarritako zigorrak 3.000 euroraino heldu daitezkeela jakinarazi du Leihoa.info atariak.
Horretaz gain, azaldu dute sei salatuetako bati hiru zehapen-espediente zabaldu dizkiotela, beste biri bi espediente bakoitzari eta beste hiruri zehapen-espediente bana. Zigortuek alegazioak aurkeztu zizkieten salaketei, besteak beste, honako argudio hauek planteatu baitzituzten: ebazpenek ez zutela motibazio-falta nabarmenik, egitateen kalifikazioak arbitrariotasun nabarmena zuela eta errugabetasun-presuntziorako eskubidea.
Hala ere, atariak azaldu du gobernu-taldeak ez ziela jaramonik egin aurkeztutako alegazioei eta ezarritako zigorrak berretsi zituela; horren ondorioz, salatuek bide judizialera jotzea erabaki zuten, eta bihar izango horren epaiketa.
Martxoaren 8ko deialdiak ere zigortuta
Horretaz gain, Barrios Conectados plataformak gogoratu du aurreko martxoaren 6an, martxoaren 8ko mobilizazioetara deitzeko kartelak jartzen ari ziren Sutea eta Leioako Sare Feministako bi emakume identifikatu zituztela udaltzainek; are gehiago, "emakume bat kartelak besapean eramateagatik identifikatu zuten", gogoratu dute. Aldiz, atari digitalak jakinarazi du Sare Feministako bi kide salatu zituztela Udondoko bulebarrean kartel bakarra jartzeagatik.
Udalak 201 euroko isuna proposatu omen du salatutako bakoitzarentzat; horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak 602 euroko isun bana ere ezarri gura dizkie, Mozal Legea izenez ezagutzen den Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea aplikatzeko, "Agintaritzaren agenteek eskatuta identifikatzeari uko egiteagatik".
Barrios Conectados plataformak ekintza horiek gaitzetsi ditu eta honako hau adierazi du sare sozialetan: "Gure udaltzainek ezin dituzte egoera subjektibo eta ausazko horiek onartu, aurrean duten profilaren arabera jazarri edo baimentze dituztenak". Era berean, azpimarratu dute ez dutela atzerapausorik emango eta "bidegabekeria horien aurrean" defendatuko direla adierazi dute; horretaz gain, elkartasuna adierazi diete Sutea eta Mugimendu Feministako kideei.
Bestalde, salatutakoei elkartasuna adierazteko eta Udalaren jarrera salatzeko elkarretaratzea egingo dute barikuan, ekainaren 10ean, Leioako Bulebarrean 20:00etan; Leioako Sare Feministak, Sutea Leioako Gazte Talde Feministak, Leioako Pentsiodunek eta Avanzada lurperatzearen aldeko plataformak zabaldu dute deialdia.