Leioako Euskaraldiko batzordearen lehenengo bilera egingo dute urriaren 3an

Erredakzioa 2022ko ira. 26a, 17:01

Aurtengo Euskaraldiaren aurkezpenaren argazkia.

Gero eta gutxiago falta da Euskaraldiaren hurrengo edizioari hasiera emateko. Izan ere, euskararen erabilera sustatzeko hirugarren edizioak azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo du agerraldia gurean. Horretarako, herriz herri, Euskaraldia bera prestatzeko batzordeak martxan hasi dira hainbat lekutan, eta horiek martxan jartzear dauden lekuetan bilerak egiten hasiko dira laster. Tartean, Leioan, urriaren 3an jarri dute hitzordua, 18:30ean, Kultur Leioako 4. solairuan.

Interesatuek izena eman ahal dute euskarazerbitzua@leioa.eus  emailean edo 946 072 576 telefono zenbakira deituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun