2022/11/17 18:00
BestelakoakEuskaraldia 2022 azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da, eta merezi duen harrera izan dezan, Leioak, beste udalerri batzuek bezala, aurkezpen festa prestatu du. Beraz, azaroaren 17an Barandiaran Behekoa institutuan elkartuko dira, 18:00etatik aurrera taldeko argazkia eta txapa banaketa egiteko, eta 19:00etan Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok bakarrizketa arrakastatsua ikusteko aukera izango dugu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!