Ia 200 emakumek parte hartu dute aurtengo Leioako XI. Climbing Girl Partyn

Hodei Torres · Ander Zarraga 2023ko mar. 8a, 15:33

Leioako Mendi Taldeak emakumeen eskalada jaialdia egin zuen atzo arratsaldean Sakonetako kiroldegian. Aurtengoa 11. edizioa izan da eta maila eta adin guztietako eskalatzaileek euren trebezia erakusteko aukera izan zuten. Jaialdiak hazten jarraitzen du, izan ere, urtez urte eskalatzaile gehiagok parte hartzen du; aurten, 150 emakume eta 40 neska gazte inguru bertaratu ziren XI. Climbing Girl Partyra. Hona hemen atzokoak utzitako irudiak.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun