Nahiz eta iragarpena zalantzazkoa izan, eguraldiak Umore Azokaren edizioan lagun izan dute; fresko baino euririk gabe eta jarduera guztiak egin ahal izan dira, inolako arazorik gabe. Publikoak gune guztiak bete ditu, proposamen askori gogo biziz eta txalo zaparrada luzeakaz erantzunez.
Halaber, familia askok, baina baita gazteek eta helduek ere, azokan parte hartu duten formatu eta genero ezberdinez gozatu dute, inolako gorabeherarik aipatu beharrik gabe.
Bestalde, Umore Azokagaz batera datorren merkatu-izaera agerian geratu da egun hauetan Leioan izan diren Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko konpainien eta programatzaileen artean hainbat kontratazio-proposamen itxi direlako. 300 akreditatugaz, jarduera profesionalak ez dira eten, topaketak, nazioarteko hitzarmenen sinadurak, jaialdien aurkezpenak eta proiektuen aurrerapenak egin baitira.
Lau egunotan, Leioako 18 gune eszenikotan aritu diren 43 konpainiaren 90 emanaldi programatu dira, horietako 17 Euskal Herrikoak, 21 Estatukoak eta bost nazioartekoak.