XXIII. Umore Azoka

Beste urte batez, ikuskizun dibertigarri eta harrigarrienek hartu dituzte Leioako kaleak

Hodei Torres · Ander Zarraga 2023ko mai. 23a, 11:02

Umore Azoka kaleko arte eszenikoen Estatuko agerleku garrantzitsuenetako bat dela erakutsi du beste urte batez. Aniztasuna, zirrara eta umorea dira 23. edizioa itxi berri duen jaialdi honen ezaugarri bereizgarrietako batzuk. Hemen dituzue, besteak beste, Lekittoko Deabruak & Zozongo; La Glo, zirko eta dantza bertikala; Jean Philippe Kikolas; Rojo Telón edo The Black Blues Brothers taldeen ikuskizunek utzitako irudiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun