Obrak adierazten dituzten marra horiak duela aste batzuk margotu zituzten Leioa zeharkatzen duen BI-637 errepidean, eta, azkenean, aste honetan hasi dituzte tunela egokitzeko lanak. Bart Getxora noranzkoan errei azkarra itxita egon zen, aldiz, aste honetan, ekainaren 5etik 9ra bitartean, gaueko ordutegian, 22:00etatik 06:00etara, autobiaren errei motela moztuko dute noranzko berean.
Udal-iturriek azaldu dutenez, aldaketaren arrazoia lubakiaren azpitik igarotzen diren ibilgailuak babestea da, goiko aldean egingo dituzten lanak direla-eta. Halaber, aldaketa eta eragin guztiak eguraldiaren, bide-kudeatzailearen baldintzen, garraio berezien eta bestelakoen araberakoak izango direla ere azaldu dute.
🚧 Tunela egokitzeko obrek Avanzadako trafikoari eragingo diote
— Leioa Udala (@leioaudala) June 2, 2023
Avanzadako tunela Leioa parean egokitzeko proiektuko eraikuntza-obrek trafikoari eragingo diote, igandetik aurrera, gaueko ordutegian ▶️ https://t.co/PfWs4hNlY7#Leioa #Avanzada pic.twitter.com/kGyTBmZ3gN