2024ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea ireki dute

Erredakzioa 2023ko urr. 10a, 12:03

Aurtengo edizio arrakastatsuaz geroztik, Umore Azoka kaleko arteetarako erreferentziazko azoka gisa finkatu da Espainiako Estatuan eta nazioartean.

Artistek azaroaren 20ra arte izango dute euren proiektuak aurkezteko eta modu telematikoan egin beharko dute, www.umoreazoka.org webgunearen bitartez. XXIV. Umore Azoka 2024ko maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an egingo dute.

Azokan parte hartzeko kalea adierazpide eta komunikazio artistiko gisa erabiltzen duten konpainia, artista eta talde profesionalen proposamen eta lanak daborduko aurkeztu daitezke Umore Azokara. Umeei, familiei edo helduei zuzenduta dauden kaleko arteetako dauden diziplina guztietako proposamenak aurkeztu ahal izango dira, hala nola antzerkia, musika, zirkua, dantza, clown, performanceak, instalazioak, eta abar.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, 2023ko maiatzetik aurrera estreinatutako lanak edo Espainiako Estatuan estreinatu gabeko muntaiak onartuko dituzte. Gainera, jaialdian estreinatzeko proposamenak oso positibotzat joko dituzte, betiere Batzorde Artistikoak behar adina denbora badu estreinaldiaren kalitatea bermatzen duten datuak biltzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun