Azaroak 25

Leioako ikasleek elkarretaratzea egin dute emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzespena agerian uzteko

Erredakzioa 2023ko aza. 24a, 14:34

Leioako ikastetxeetako 700 ikasle baino gehiagok parte hartu dute gaurko ekitaldian. © LEIOAKO UDALA

Leioako 13 ikastetxetako 700 ikasle baino gehiagok parte hartu dute gaur goizean Leioako Udalak azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, antolatutako elkarretaratzean. Bihar ere elkarretaratzea egingo dute, eta 26an eta 29an, antzerki bat eta ziberindarkeriari buruzko hitzaldia egingo dute, hurrenez hurren.

Ikastetxe bakoitzak bere pankarta eraman du, indarkeria matxista gaitzesteko mezu bategaz, eta ikastetxe bakoitzeko ordezkari bat arduratu da zentroetan indarkeria mota hori gaitzesteko prestatu, egokitu edo aukeratu duen testua irakurri eta partekatzeaz.

Leioako Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, ikasleen artean du ekimen hori bultzatu dute, uste baitute horrelako ekintzek adingabeek adin txikienetatik berdintasunaren balioa barneratzen laguntzen dutela, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurka doazen edo berdintasun horri modu negatiboan eragiten dioten eguneroko egoerak detektatzeko eta gaitzesteko gaitasuna garatzen laguntzen dutela.

Era berean, Leioako alkate Iban Rodriguez, Berdintasun zinegotzi Chelo Castellanos eta Udalbatzako beste kide batzuk izan dira ekitaldian.


Elkarretaratzea Boulevarden egin dute. © LEIOAKO UDALA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun