Atzo hasi zen 23. Korrika Irunen, eta Leioara martxoaren 21ean helduko den arren, gaur goizean, ehunka umek lekukoa eraman dute udalerriko kaleetatik egin duten Korrika txikin. Askartza ikastetxetik hasita, lekukoa eskolaz eskola pasatu dute, eta, bukatzean, diskorrika ere izan dute. Gainera, arrastian, 17:30ean Euskal Etxeen plazan zirku-tailerra egingo dute umeentzako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!