Leioako jokalariek denboraldi amaiera intentsoa bizi dute, izan ere, azken 6 jardunaldietan 18 puntutik 13 lortu dituzte lehenengo mailan jarraitzea lortuz. Aste-akabu honetan CW Pontevedraren aurka jokatutako partidan, lehenengo laurdenetik 9-3 aurreratu ziren markagailuan. Hala, Leioak bere errenta sendotu zuen, hirugarren laurdenaren amaierara 17-9ko puntuaziora iritsi arte, taldearen errenta maximoa. Horretaz gainera, taldeko Ane Garciak jokalari onenaren saria jaso zuen.
View this post on Instagram