Atzo, txupina bota eta gero, ehunka herritarrek parte hartu zuten kuadrillen jaitsiera dibertigarrian. Elexaldetik festa eta giro ona herriko kaleetan barreiatu zen, domekara arte iraungo duen festei hasiera ezin hobea emateko. Gaur, besteak beste, Doctor Deseo, Los Zopilotes Txirriaos edo Ibil Bedi taldeen kontzertuak izango dituzte iluntzean, eta egitarauak hamaika eskaintza izango ditu aste-akabuan zehar, jaiek etenik ez izateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!