2001ean indarberritu zenetik, elkartearen buru izan direnek jaso zuten saria: Jean Paul Olmos, Yolanda Sanchez, Angel Manrique, Oscar Calvo, Arantza Prado, eta Gaizka Carazo. 80ko hamarkadan elkartearen hazia osatu zuten lau emakume aitzindarien lana ere aitortu zuten: Natividad Palacio, Violeta Montoya, Maria Victoria Zarraga, eta Maria Teresa Fernandez.
Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak elkarteko lehendakariei eman zien saria, udalerriaren 498. urteurrena ospatzeko Artatza jauregian egindako ekitaldian. Bere hitzaldian, alkateak pertsona konprometituak izatearen garrantzia azpimarratu zuen, "beren ahaleginarekin eta denborarekin Leioa hobetzen laguntzen dutenak".
Horregaz batera, ospakizun horretan izan zirenek zuzeneko musika izan zuten, Udal Musika Kontserbatorioko ikasleek interpretatua, eta Artatzako noragabeko arima, urteurreneko kultur programazioaren parte den umorezko eta suspensezko antzerki ikuskizunaz ere gozatu ahal izan zuten.
Azkenik, Leioa Ametsetan argi-proposamena argiztatu zuten Artatza jauregiko lorategietan, urriaren 26, 27 eta 31n eta azaroaren 1, 2 eta 3an jendearen gozamenerako eskuragarri egongo dena, 19:30etik 23:00etara.
Albiste honetan argitaratutako argazki guztiak Leioako Udalak ateratakoak dira.