Antolaketan aritu ziren kideek gaineratu dute aurten antolakuntzan hainbat hobekuntza egin dituztela, eta umeen zein nagusien txandak banatu zituzten, ia 200 eskalatzaile batu baitziren Sakoneta kiroldegiko rokodromoan. Horrez gain, ekitaldiaren antolakuntzan soilik emakumeak egoteko erronka betetzetik hurbilago daudela ere adierazi zuten, gero eta parte-hartzaile ohi gehiago ari baitira antolaketa-lanetan sartzen.
Azkenik, jaialdian parte hartu zuten emakume eta neskentzako hainbat oparigaz eta sarigaz amaitu zuten topaketa, hurrengo urtekoan begiak jarrita.