25. Umore Azoka, irudietan

Estibaliz Maguregi · Ander Zarraga 2025ko mai. 20a, 15:23

Leioako kaleak askotariko artisten eta ikuskizunen antzezleku izan dira maiatzaren 15tik 18ra. Umore Azokaren 25. jaialdiak daborduko bere ateak itxi ditu, baina aurtengo edizioak zapore ezin hobea utzi du antolatzaileen eta profesionalen artean, baita ikusleen artean ere; izan ere, eguraldi onak lagunduta, aurtengo azokak 22.000 ikusle baino gehiago erakarri ditu udalerrian sakabanatutako 28 eremu eszenikoetan egin dituzten antzerki, magia eta askotariko ikuskizunez gozatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun