Bihar, ekainaren 14an, Antzineko Eguna ospatuko dute, kuadrillei bereziki zuzendutako programazioagaz. Egunean zehar herri-bazkaria izango da Barandiaran Institutuan, umeentzako tailerrak, herri-jolasak, kirola eta, amaitzeko, erromeria Nonbait taldeagazn txosna-gunean.
Domeka goizean, hilak 15, Rail Road Leioa 2025 hartuko du Errekalde plazak, ASPANOVASen aldeko azoka solidarioa miniaturazko trenakaz, Scalextricakaz , auto klasikoakaz, robotikagaz eta familia osoarentzako jarduerakaz. Gainera, 12:00etan, Udaletxeko plazan Jota Lehiaketaren XXIII. edizioa egingo dute.
Trafikoari eragindako kalteak
Aste-akabu honetan eta ekainaren 20tik 24ra ospatuko diren jai ofizialetan aurreikusitako jarduera kopurua handia dela eta, trafikoa etengo da udalerriko hainbat gune nagusitan, bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko. Erasandako bide nagusiak Iparragirre etorbidea, Elexalde eta Leioandi kaleak izango dira, bereziki ekainaren 14, 20, 21, 22, 23 eta 24an. Trafikoa, ahal dela, Avanzadako tuneletik bideratuko da, eta ibilbide espezifikoak ezarriko dituzte dira udalerriko eremu desberdinetan bizi direnentzat.
Hori jakinarazteagaz batera, Leioako Udalak jaien aurrerapenaz gozatzeko eta jardueretan erantzukizunez parte hartzeko deia egin die herritar guztiei, eta gogorarazi du bizikidetza eta mugikortasuna errespetatzea funtsezkoa izango dela egun horiek guztiek komunitatean gozatzeko aukera izan dezaten.
Aste-akabuko egitaraua:
Ekainak 13, barikua
- 19:00 Leioako emakumezkoen udako txapelketako finala. Emakume Master Cup, Sakoneta Kiroldegian.
- 19:00 Barrakak irekitzea, Iturriondo Parkean.
- 22:30 Umore bakarrizketak. Leioa Comedy Night: Aroa Berrozpe & Dani Fontecha, Aldapa auditorioan.
Ekainak 14, zapatua
- 08:00 Irratsaioak, Aldapa auditorioan.
- 10:00 Rail-Road Leioa 2025 ekintza solidarioa ASPANOVAS-ekin, Kultur Leioan, J.R. Aketxe plazan eta Errekalde plazan.
- 10:00 Gimnasia erritmikoko txapelketa, Sakoneta Kiroldegian.
- 10:00 Arte martzialen kluben erakustaldia, Sakoneta Kiroldegian.
- 10:30 Antzinako Eguna. Paella txapelketan eta herri jokoetan izen-ematea eta horma-irudia, Barandiaran Behekoa Institutuan.
- 11:00 Antzinako Eguneko haur tailerrak, Barandiaran Behekoa Institutuan.
- 11:00 Leioa Irristaketa Klubaren erakustaldia, Kandelazubieta Kiroldegian.
- 11:30 Antzinako Eguneko herri jokoak, Barandiaran Behekoa Institutuan.
- 11:30 Gune Morea, Ikea Barri plazan.
- 12:00 Sakoneta Biking, Kutxa Metafisikoan (euria bada, Sakoneta Kiroldegian).
- 13:30 Paella txapelketako aurkezpena, Barandiaran Behekoa Institutuan.
- 15:00 Antzinako Eguneko bazkaria, Barandiaran Behekoa Institutuan.
- 15:45 Antzinako Eguneko bingoa, Barandiaran Behekoa Institutuan.
- 16:00 Paella txapelketako sari banaketa, Barandiaran Behekoa Institutuan.
- 16:30 Euskaraokea, Barandiaran Behekoa Institutuan.
- 16:30 Itsas Arrantzako I. Txapelketa Intersociala, Udondo Itsasadarrean.
- 17:00 Rail-Road Leioa 2025 ekintza solidarioa ASPANOVAS-ekin, Kultur Leioan, J.R. Aketxe plazan eta Errekalde plazan.
- 17:30 Zumba, Sakoneta Kiroldegian.
- 20:30 Antzinako Eguneko kalejira musikatua, Sabino Aranan.
- 21:00 Familientzako ekintza multidisziplinarra. Battle Oilar: film laburrak eta bertsoak, Aldapa auditorioan.
- 00:00 Erromeria. Nonbait, txosna-gunean – Elexalden.
Ekainak 15, domeka
- 10:00 Rail-Road Leioa 2025 ASPANOVAS-ekin solidarioa, Kultur Leioan, J.R. Aketxe plazan eta Errekalde plazan
- 10:00 Haurren taldekako xake txapelketa, Sakoneta Kiroldegian.
- 12:00 Leioako Udalaren XXIII. Jota Txapelketa (haurrak eta helduak), Udaletxeko plazan.